Basilika podcasting espazio bat da, arakatu nahi duena pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta egungo kultur ekoizpenaren forma askotarikoen gaurkota...
Kairos #02 | Haragiaz, Maialen Sagues eta Lorea Floresekin
Haragiaren kontsumoa murriztea komeni zaigu krisi ekologikoa apaltzeko bidean. Errazagoa da esaten egiten baino: esangura kultural eta sozial sakonak ditu haragiak. Esanahi horiez eta Kaparrosoko makroetxaldeaz aritu gara Maialen Sagues (NOR talde antiespezista) eta Lorea Floresekin (Greenpeace).
--------
1:09:56
Formaedukia #03 | Afektuak 2
Beste behin afektuez arituko dira @saneledarriugarte eta #IbaiAtutxa, baina oraingoan autorez autore, aipuz aipu, testuz testu, kolpez kolpe: Deleuzekin hasi eta Berlantengana iritsita.
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika.
formaedukia. kirrinka egiten digutenez.
--------
1:03:18
Klub Kutun #08 | Garrasika
saioan musikan garrasia baliabide gisa nola erabiltzen den entzungo dugu, eta adieraz ditzakeen sentipen ezberdinak aztertuko ditugu, haserraldia, tristura, baina baita alaitasuna ere, gaztetasuna, freskura. Punk eta rockaren bide anitzetan murgilduko gara, batez ere, baina ez ikaratu, eremu horiek beste begirada batetik agertarazten saiatu gara-eta. Gozatu garrasi egiten, kutunok.
- TRACKLIST-A
1-Blah Blah Blah - Girlpool
2- En Forma - Hinds
3-Etsaiak agurtzen - Tatxers
4- Hire Bideak -Itoiz
5- U Should Not be Doing that - Amyl and The Sniffer
6- Violence Grows - Fatal Microbes
7- Turn Me on Turn Me Off - Honey Bane
8- Nothing Special - Big in Japan
9- Ya no me importa - Melenas
10- Palestine - Molly Nilsson
11- Quarrel - Bar Italia, Brynje
12- No One’s there - Anika
13- La fuerza - Kokoshca
--------
55:11
Koro #10 |Fakultateko taldeak: 90ko hamarkada
Saio honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan 90ko hamarkadan egon ziren talde batzuk entzungo ditugu eta garai hartako giroa aztertuko dugu. Horretarako Oier Etxeberria izango dugu gurekin. Oier Akauzazte taldeko kidea izan zen garai hartan eta berarekin hitz egingo dugu egiten zuten musikari buruz.
--------
1:22:39
Kairos #01 | Kultura eta estetika fosilaz, Jaime Vindelekin
#Kairos saioa estreinatuko du bihar Jon Urzelaik, krisi ekosoziala ardatz hartuta. Eta lehen saioan, Jaime Vindel elkarrizketatu du. Erregai fosilen aroak baditu bere iruditeriak, kosmobisioak, gure egin ditugun desirak. Zer egin haiekin trantsizio ekosozialaren garaiotan? Energia iturriak aldatzeaz harago, auziari bestelako begirada bat eskaintzen dio Vindelek, kulturari eta estetikari erreparatuz.
Bibliografia
- Latour, B eta Schultz, N (2023). Manifiesto Político Ecológico (Siglo XXI Editores)
- Vindel, Jaime (2020) Estética Fósil (Arcadia Macba)
- Vindel, Jaime (2023) Cultura Fósil (Akal)
- Vindel, J; Rendueles, C; Santiago, E (2022) Colapsismo. La cancelación (ecologista) del futuro (Corriente Cálida #1)
Musika
Oki Moki - Space Demo (2023)
Basilika podcasting espazio bat da, arakatu nahi duena pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta egungo kultur ekoizpenaren forma askotarikoen gaurkotasun-harremanetan. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, programatzaileak, zinegileak, kazetariak) eta egiteko moduak biltzen ditu, podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.
Oraingoz hauek dira programa horiek : Sakoneta, Berdela, Zeelanda Berria, Sector Conflictivo, Phoenix Ragazza, Koro eta Besaulkia.
https://basilika.eus/