Sony-ren kontsola berriaren gako guztiak aztertu ditugu “Jokutopia”ren atal honetan. Zenbat hobetzen dira jokoak gailu berriari esker? Zer aukera berri ematen ditu? Eta batez ere... benetan al da hori prezioa?Bukatzeko, Duck Detective komentatu dugu, abentura ahaztezina eskaintzen duen joko txiki bezain dibertigarria.
--------
29:02
3. Goodbye Volcano High
"Jokutopia"ren atal honetan albisteak azkar-azkar kenduko ditugu gainetik. Txartel grafiko berriek eman dute zer esana jokalarion artean, baina garrantzitsuena bideojoko zehatz baten analisia izango da, dinosauroz jositako "Goodbye Volcano High".
--------
27:04
2. Nintendo Swich 2
Ofiziala da! Nintendoren hurrengo kontsola ikusi ahal izan dugu, denbora luzez zain egon ondoren. Galdera asko erantzun dituen bideo batekin aurkeztu zuten baina beste horrenbeste zalantza sortu dizkigu. Horiei erantzunak bilatzen saiatuko gara “Jokutopia”ren atal honetan.
--------
32:12
1. Game Awards eta Astro Bot
"Jokutopia"ren garai berri bat abian!Denboraldia ondo hasteko, 2024ko joko onenei buruz hitz egingo dugu atal honetan. Abenduan egin zen The Game Awards gala errepasatuko dugu horretarako, sari gehien jaso zituzten jokoak aztertuz. Eta urteko joko azpimarragarrienetako batekin jarraituko dugu: Astro Bot. Bere arrakastaren atzean dauden gakoak aztertuko ditugu atal honetan.
“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak bilduko ditu astez aste modu arin baina sakonean aldi berean, bideojokoak aisia bakarrik ez direlako eta munduarekin lotura duten gaiak jorratzen dituztelako.