Usurbildarra “El conquistador del fin del mundo” ETB-2ko saioko kamera atzeko kontuez aritu zaie benetan-zabiztarrei. Bertan egiten duen aurkezle lanaz eta partaideekin duen harremanaz.Nola sentitzen da Lur astez-aste partaideak kaleratzen dituztenean? Nola suertatu zitzaion aurkezle izateko aukera? Realityan parte hartuko luke berak?Bestalde, kirolaz, sakrifizioaz eta Lurrek honekiko duen pasioaz ere aritu dira. Eskubaloia, harri-jasotzea… nola kudeatu ditu emozionalki sufritu izan dituen lesio ugariak? Sakrifizio asko egin behar izan ditu? Zein da egin duen handiena?Maria Blanco kolaboratzailea, ebakuntza estetikoez aritu da eta honek gaur egun gizartean sortzen duen presioaz.
--------
1:01:08
28. Leire Padilla, psikopatak eta krimenak
Kriminologo baten egunerokoa eta lana ezagutzeko Leire Padilla gonbidatu dute "Benetan zabiz?"en atal honetara Malen eta Aitziberrek.Zein da bere lana? Zer da krimen bat? Nork gauzatzen ditu? Zer egiten da hilketa bat gertatzen denean? Aski ezagunak diren kasuez aritu dira: Jose Breton, Madeleine Mccan eta Gabriel haurrei buruz.Psikopaten inguruan ere hitz egin dute. Zer da psikopatia? Jaiotzatikoa da? Sentimenduak ala emozioak dituzte? Nola identifikatu ditzakegu?
--------
59:56
27. Mirua, erabakietan “salda badago”
Mirua taldeko Maitane Iruin eta Malentxo Zeberio tolosarrak betidanik ezagutzen dute elkar. Musikari ibilbidea lehendik hasia zuten Arrakalak proiektuarekin batera. Taldeko hirugarren M-ak, Mattinek, Malentxoren anaiak, musika elektronikoa sortzen zuen eta etxe berean bakoitza bere musika enseatzen iharduten zutenean, elkarren etsai izan baino, proiektuak batzea erabaki zuten. Atalaren bigarren zatian, “erabakiak hartzeaz” aritu dira lau neskak.Erabakiak erraztasunez hartzen dituzte? Zergatik da “salda badago” eta ez “dago”? Nolatan eman dituzte lau urte sortu duten albumean lanean? Zergatik utzi zituzten biek gradu ikasketak? Zerk ematen die hozkirri handia?“Ezebezka” edo “Zuria” jokuan jolastu dira gainera.
--------
59:58
26. Andrea Arrizabalaga, kazetaria eta antiespezista
“Benetan zabiz?”en Andrea Arrizabalaga kazetaria izan dute gonbidatua! Kazetaria, albistegietako aurkezlea, antiespezista, eduki sortzailea… mundu begano baten alde ari da. Animalietatik eratorritako elikagai edo osagairik gabe bizi da eta horren aldeko apustua egiten du. Andrearen haurtzaroaz, kazetari lanaz, informazioaren arduraz, beganismoaz eta antiespezismoaz aritu dira hiru neskak solasean.Andreak, txikitatik izan nahi zuen kazetaria? Nola kudeatzen ditu emozionalki albiste txarrak? Zer da kontzientzia-klausula? Zergatik dio garrantzitsua dela informatuta egotea? Noiz eta zergatik erabaki zuen begano izatea? Nola eragiten dio gaiak? Zer pentsatzen du abeltzaintzaz?Maria Blanco kolaboratzaileak ere parte hartu du atal honetan eta “Sexo en Nueva York” telesaileko hainbat jarrera kritikatu ditu.
--------
1:04:18
25. La Txama, artisten afterparty-a
La Txama taldeko Martin (Tuli Elbachatuli) eta Aitor Valcarlos gonbidatu dituzte Aitziber eta Malen-ek "Benetan zabiz?"era!Taldearen anekdotez, parrandetako istorioez, EHko beste talde batzuekin duten harremanaz, artista batzuen “soldata” eskasaz, “guilty pleasure” musikalez… aritu dira bi neskekin, beste gauza batzuen artean.Beste gai sakon bati ere heldu diote: obrak eta artistak desberdindu behar dira? Noiz banatzen ditugu? Noiz ez? Ze adibide ditugu gurean?Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz deitu dute, broma telefonikoa egiteko… testuingururik gabeko hitzak erabiliz!
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako, entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.