Ba ez, ez gatoz Paristik.
Ezta Madrildik ere.
Ze inporta nondik.
Hemen gaude, hori da kontua.
Kultura biziaz eta bizigarriaz hitz egitera gatoz.
Liburuak ...
Dinosauroa iratzarri zenean, matxismoak han segitzen zuen.
Eboluzio behar handirik gabe.
Dinosauroa iratzarri zenean, kulturaren ispiluak han segitzen zuen.
Arrakala askorik gabe.
Gizarteari isla egiten.
Elkarrizketatuak, Itxaro Borda, Ane Garcia, Miren Artetxe eta Amancay Gaztañaga.
ZUBI-MUSU BAT, Ines Osinagak, Miren Amurizaren kopla batzuk musikatuz.
HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta.
Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.
Entzun dituzu, Maite Idirinen Ahizpatasuna; Verde Pratoren Agertokian neskatila; Habiaren Emazteen fabore; Gori Goriren Landare sakratuak; Xirula Mirularen Han zeuden; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Hertzainak-en Guantanamera; eta Perlak-en Ahaztu hasteko.
Esker bereziak, Amaia San Vicenteri.
Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.
Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik.
Babesle, Berria egunkaria.
Laguntzaile, Irizar eta Laboral Kutxa.
--------
49:34
Deskonexioa
Zenbaterainoko plaza eskaintzen zaio euskal kulturari Euskal Herriko hedabideetan?
Plaza horren neurria zenbateraino da herritarron kultur ohituren moldatzaile, zenbateraino kultur ohituron ispilu?
Mundu gero eta konektatuago ꟷeta globalizatuagoꟷ honetan, zenbateraino normalizatuko dugu gure kulturarekiko deskonexioa?
Etengabeko eraldaketak eta informazioaren gizarteak bizi gaituztela errepikatzea ez delako aski, kultura transmititzea eta biziaraztea ere mundua eta gizartea egiteko modu eraldatzaile bat dela ahazten badugu.
Elkarrizketatuak, Libe Mimenza, Josu Martinez, Katixa Agirre eta Klara Badiola.
ZUBI-MUSU BAT, Lumi-k, Karlos Linazasororen Sei ohe poema egokituz.
HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta.
Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.
Entzun dituzu, Trigger-en Fck Biz(h)itza (Aurretiko Bista); Mikel Laboaren Komunikazio-Inkomunikazio. Lekeitio 5 - 1977; Joxe Ripiauren Paradisu Zinema; Moxalen Pelikulak; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; J Martinaren Paktua; eta Jai/Egun-en Alhacaba.
Esker bereziak, Amaia San Vicenteri.
Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.
Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik.
Babesle, Berria egunkaria.
Laguntzaile, Irizar eta Laboral Kutxa.
--------
48:34
Sokak eta pasilloak
Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute.
Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kultur soka indartu ala ahuldu egingo ote duten, eragile ugariren gogoetagai da.
Baita akuilu ere, gure hizkuntzaren eta kulturaren biziraupena ikastetxeetan ere jokatzen baita.
Horren isla dira, besteak beste, Euskal Herriko ikasgeletan azken hamarkadetan aktibatu diren hainbat ekimen.
Iritzia, Txuma Murugarrenek.
Elkarrizketatuak, Amaia Agirre, Unai Elorriaga eta Iratxe Retolaza.
ZUBI-MUSU BAT, Andoni Tolosa Morau-k, Juan Luis Zabalaren Urrunaren maitez poema musikatuz.
HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Arrizabalagak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta.
Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.
Entzun dituzu, Txost! taldearen Txori akademikoa; Joserra Senperenaren Ez dut bat buena egiten; Ines Osinagaren Dena aldatzen da; Beleren Oilo ipurdia; Barañaingo Alaitz ikastetxeko ikasleen Protesta bertsoak; Eibarko Juan Antonio Mogel ikastetxeko ikasleak, Haria, mataza, loria kantarekin sokasaltoan; Jabier Muguruzaren Dodoa; Anariren Aintzinako bihotz; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Odolkiak Ordainetan taldearen kantu homonimoa; eta Habiaren Dilun dulun dan.
Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri.
Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.
Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.
--------
49:34
Sara
Hitz egiteko gaitasunak eta irudimenak egiten omen gaituzte humano. Hitz egiteko eta gure irudimenaren milioika emaitza prozesatzeko gaitasuna erantsi diegun makinak ere adimendunak al dira, beraz?
Zein etorkizun opa digute Adimen Artifizialaren sustatzaile nagusiek, gure datuen kudeaketa negozio bihurtu duten multinazionalek?
Itsu-itsuan egin behar al dugu datu kopuru erraldoiak kudeatzen trebatutako produktu informatikoen alde?
Zein ondorio izan dezake gure iruditeria kolektiboa halako programen esku uzteak?
Benetan sinesten al dugu makinek salbatuko dutela euskaldunon komunitatea?
-Iritzia, Iñigo Martinez Peñak.
-Elkarrizketatuak, Xabier Alkiza, Lorea Argarate eta Yurre Ugarte.
-ZUBI-MUSU BAT, Don Inorrezek, Jon Benitoren Lagun Minak liburuko pasarte bat musikatuz.
-HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Agirrezabalak, Amagoia Gurrutxagak eta Erika Olaizolak lokutatuta.
-Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.
-Entzun dituzu, Richard Wagnerren Walkirien Kabalkada (bariofono izeneko tresna mekaniko bidez 1932an grabatua), Pettiren Helduentzako sehaska kanta II, Las Tea Partyk egokitutako Zea Maysen Elektrizitatea, Gailuren Mongoloid, Palmenia Pizarroren El Porcentaje eta Nakarren Garaia Harri.
-Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri.
-Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.
-Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.
--------
44:15
Keinukariak
Hauxe zen, beraz, kultur langilea izatea:
Itzaltzea eta piztea.
Norbere Ogi Bideko puntu beltzak bide-orri ustez serioenetan sekula ez agertzea.
Euskal Artistaren Estatutua existitzen garenik ere ez dakiten Esne Bidetik kanpoko galaxiaren batetik etorriko zaigula nazkatu arte entzutea.
Intermitente, keinukari bilakatu nahi izatea.
Itzaltzea eta piztea.
Artistaren estatutuari eta estatusari buruzko gogoetak dira atal honen ardatza, Lanartea elkarteak urriaren 21ean Oiartzunen antolatu zuen mintegian jasotakoak gehienak.
Iritzia, Koldo Izagirrek.
Solaskide, Odei Barroso, Xabier Barinaga-Rementeria, Maddi Goikoetxea eta Pantxika Telleria.
ZUBI-MUSU BAT, Eñaut Elorrietak, Miguel Hernandezen Tipularen sehaska kanta musikatuz.
HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Agirrezabalak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta.
Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.
Entzun dituzu, Telmo Trenorren Ia guriak egin du, Odeiren Terapia, Joseba Tapiaren Real Politik, Asterixen Hamabi Probrak filmaren pasartea, Amoranteren Manuela eta Eireren Amaitu baino lehen.
Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri.
Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.
Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.
Ba ez, ez gatoz Paristik.
Ezta Madrildik ere.
Ze inporta nondik.
Hemen gaude, hori da kontua.
Kultura biziaz eta bizigarriaz hitz egitera gatoz.
Liburuak eta diskoak zatikatuko ditugu.
Kukuaren koplak kantatuko ditugu.
Adi begiratuko diogu artifizioari.
Aldarrikapena ipar eta sormena orratz.
Ongi etorri LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen bidaia kolektibora.