Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak...
Bizitza bidaia bat da, baina, Maria Zubizarretaren kasuan are gehiago. Zaldibarren gurasoek zuten tabernatik atera zenean mundu osotik bidaiatzeari ekin zion. Hego amerikan ibili zen, Europa osoan zehar gero, Palestina ezagutu zuen, Israelgo Estatua ere bai, gero Egipto… eta horrela Holandara iritsi arte. Oihalak egiten ditu, eta berak esaten duenez, pertsonak babesteko ahalmena dute. Armiarma izateaz gainera Sorgina ere bada. Eta arte obrak egiten ditu ehuntzearen ehuntzez.
Bere kobazuloko ateak zabaldu dizkigu Barruan Gauderen denboraldia amaitzeko.
Naturarekin lotura berezia du Axpik. Eguneroko batean marrazten ditu ikusten dituen animaliak. Aitarengandik datorkio basatiarekiko lilura. Soziologia ikasi zuen, soziologo bezala hasi zen lanean eta gero arte ederretan murgildu zen bete betean. Testuak ilustratzen ditu eta baita kaleak ere. Paper txikian bezala, horma handian marrazten ditu istorioak. Ereñotzuko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
--------
48:31
#82.- Itxaro Bordaren beste aldeak
Oragarren jaio zen Itxaro Borda. Nafarroa Behereko herrixka batean. Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean eta postari izana da Maulen, Parisen eta azkenik Baionan. Idazlea da, euskaltzain osoa eta ahoan bilorik gabe hitz egiten du. Erretreta hartua du dagoeneko eta denbora irakurtzeari, idazteari eta mugaren alde batetik bestera ibiltzeari ematen dio.
Baionako etxeko ateak zabaldu dizkigu.
--------
56:00
#81.- Sua Enparantza, karabana bete amets
Gaur etxea Burlatan badu ere, bihar Donostian izango du. Edo batek daki Euskal Herriko zein herritan. Mobilhome batean bizi da, eta zaila da asmatzen bertan nola kabitzen zaizkion bere amets eta proiektu guztiak. Haur motxiladuna izan zen, baina, motxila soinean darama harrotasunez.
Kukai dantza taldeko partaide da, aktorea ere bai, besteak beste, "Irabazi arte" telesailean eta Gure Zirkuan akrobaziak egiten ditu oihal luze batetik zintzilik. Bere karabanako ateak zabaldu dizkigu.
--------
42:40
#80.- Pantxoa Bergara, Xabaltx: hartza kobazuloan nola
Bakardadean bizitzeko hautua egin zuen. Borda batean bizi da mendian, pagadiz inguratuta, 650 metrotako altueran, Lapurdiren eta Nafarroaren arteko mugan. Hiru txakur, bi zaldi, katu bat eta Pintto txerria ditu bizilagunak. Musikaria da, makilagilea eta denbora geratzen zaionean telebistako aurkezlea era bai. Bordako ateak zabaldu dizkigu.
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.